Euskal Herriko Itzulia ostiralean pasako da Irundik
Ostiralean, hilaren 6an, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da, gutxi gorabehera eguerdiko ordubatetan. Behobiatik sartuko dira txirrindulariak, eta saihesbidetik (Gi-636) Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; han Letxunborro etorbi...
Ostiralean, hilaren 6an, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Irundik pasako da, gutxi gorabehera eguerdiko ordubatetan. Behobiatik sartuko dira txirrindulariak, eta saihesbidetik (Gi-636) Zubimuxuko biribilguneraino joango dira; han Letxunborro etorbidea igoko dute, Katean Oiartzungo bidea hartu arte.
Udaltzaingotik jakinarazi dute 12:45etik aurrera trafikora itxi egingo dituztela lasterketa pasako diren bideak eta kaleak. Itzuliko ibilgailu guztiak pasatu eta gero irekiko dute berriro. Bitarte horretan hirira sartzeko eta hiritik ateratzeko autopista erabiltzea gomendatu dute.

