Ertzainek greba egunean izandako jarrera salatu du ezker abertzaleak
Osteguneko greba orokorrean Ertzaintzak izandako jarrera salatu du Oreretako ezker abertzaleak: “Herritarren kontra oldartu eta hainbat zauritu eragin zituen inolako justifikaziorik gabe”. Era berean, komunikabideen jarrera ere kritikatu du...
Osteguneko greba orokorrean Ertzaintzak izandako jarrera salatu du Oreretako ezker abertzaleak: “Herritarren kontra oldartu eta hainbat zauritu eragin zituen inolako justifikaziorik gabe”. Era berean, komunikabideen jarrera ere kritikatu du gertakariak manipulatu zituztela iritzita.
Ostegun goizean, tira-bira sortu zen Biteri kalean ertzainen eta piketeen artean, eta lekukoen arabera ertzainak oldartu egin ziren. Bost pertsonak zauriak izan zituzten.
Horrez gain, greba orokorra erabatekoa izan zela adierazi du, eta herriko komertzio eta industria geldiarazi zituela langilegoak.