
Martxoan eta apirilean Marisa Pregoren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. Trintxerpekoa da margolari gaztea, eta beti aritu da inguruan kolaboratzen, muraletan, oihaletan, agertokietan, karrozetan… Horrez gain, marrazketa eta ...

Joan den igandean, 16:30ak aldera, Alondegiko paretatik hainbat lauza erori ziren. Zorionez, Leku Zaharra tabernako terrazan ezta inguruan ere ez zegoen inor une horretan, eta horrenbestez, ez zen zauriturik izan. Egunotan hesituta egon da inguru hori,...

Ildo politikoa eta Zero Zabor Politika. Bi gaiak aztertzeko herri batzarra deitu dute biharko, 19:30ean, Trintxer elkartean.

Txapelketa arratsaldean izango denez, ez da larunbateroko puzgarrik zerbitzurik izango erabiltzaileentzat Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak antolatutako Igeriketa Txapelketa izango da Elorsoro kiroldegiko igerilekuan, 16:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, larunbat arratsaldetan igerileku txikian eskaintzen duten uretako puzgarrien zerbitzurik ez da izango asteburu honetan. Erabiltzaileei eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu diete kiroldegiko arduradunek.

Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziak agerraldia egin dute Niessengo supermerkatuaren gainean

Haizea eta sustraiak Iñaki Agirrek zuzendutako dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 16an Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Sarrera doan izango da. Ordu eta erdi irauten duen dokumental horrek Jon Paredes Manot Txiki 1975eko irailean, Franco diktadorearen azkenetan, fusilatutako ETAko militantearen bizitza du oinarri. Berarekin batera Anjel Otaegi bere erakundeko kidea eta FRAPeko beste hiru fusilatu zituzten egun hartan (Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz). Horrela, Txikiren senideak eta militantzia kide izandakoek hari buruz hitz egiten dute, baita berak zituen ideien gainean ere. Hala ere, ez da historia pertsonala soilik. Txikiren bizitza dokumentalaren ildo nagusia den arren, frankismoaren azken urteetako testuingurua zein izan zen kontatzen dute. Hala, Miguel Castells edo Francisco Letamendia abokatu eta politika munduan ibilitakoek ere hitza hartzen dute. Horrez gain, garai hura bizi zuten beste hainbatek ere euren testigantza ematen dute. Dokumental horrekin memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina egiten dute egileek eta parte hartzaileek. Argia emanaldiak Haizea eta sustraiak dokumentala Argia Emanaldiak ekimenaren barruan dago. Ekimen horren helburua da euskarazko kalitatezko dokumentalak ematea, jatorrizko bertsioan zein azpititularrekin (hilaren 16ko dokumentalak gaztelerazko zatiak ditu). Dagoeneko Euskal Herri osoko 30 elkartek baino gehiagok hartu dute parte edo hartuko dute parte ekimenean. Argiarekin batera, Lezoko [...]

LAB sindikatuko ordezkariak etzi goizean bilera egingo dute Ibai Ondon, 09:30ean. Sindikatuak jakinarazi duenez, martxoaren 29ko greba orokorra prestatzeko izango da bilera. Horrez gain, enpresa batzordeetako bilerak egiteko laguntza emango dutela jaki...

Oiartzungo Bertso Eskolakoek bertso poteoa antolatu dute larunbaterako. Oiartzunen tabernaz taberna egingo dute, eta 19:30ean hasiko da, Amazkarren. Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Iñaki Gurrutxaga izango dira bertsolari gonbidatuak. Azken urte...

Igande goizean, hilaren 11n, Udaberriko Torneoa egingo dute Elorsoro kiroldegian, Tximeleta taldeak antolatuta. Gipuzkoako gimnastika erritmikoko federazioarekin batera antolatutakoa da torneoa, eta Gipuzkoako hainbat herritako alebinek, infatilek eta ...

Herenegun hasi zuten Musika Eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Hamasei kontzertu emango dituzte hilaren 29ra arte, eta 270 ikaslek parte hartuko dute horietan guztietan. Kontzertuak udaletxean, Zuloagan eta Amuten izango dira. Egitaraua Gaur. 18:30ean, Amuteko auzo elkartean, instrumentuen erakusketa eta kontzertua. Bihar. 18:30ean, udaletxean, piano audizioa. Etzi. 18:30ean, udaletxean, tronpeta audizioa. Hilak 12. 18:30ean, Zuloaga Etxean, tronboi audizioa. Hilak 13. 18:30ean, udaletxean, zeharkako xirula audizioa. Hilak 14. 18:30ean, udaletxean, biolontxelo audizioa. Hilak 15. 18:30ean, Zuloaga Etxean, gitarra audizioa. Hilak 16. 18:30ean, Amuten, perkusio audizioa. Hilak 19. 18:30ean, udaletxean, saxofoi audizioa. Hilak 20. 18:00etan, San Gabriel egoitzan, gizarte kontzertua. 18:30ean, udaletxean, biolin audizioa. Hilak 21. 18:30ean, udaletxean, akordeoi audizioa. Hilak 22. 18:30ean, udaletxean, piano audizioa. Hilak 23. 18:30ean, Amuten, trikitixa audizioa. Hilak 27. 18:30ean, Zuloaga Etxean, gitarra audizioa. Hilak 29. 18:30ean, Zuloaga Etxean, tronpeta audizioa

Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari. Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute...

Larunbatean 51 zuhaitz aldatuko dituzte, «mendiari, Ama Lurrari, emandakoa eskertu nahian» Irteera berezia egingo dute Girizia Mendizale Elkarteko kideek asteburu honetan. Ez da ohiko mendi irteera izango, mendizaleen basoa osatu nahi dute. Horretarako zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan, larunbatean. «Kimu edo landare gazte batzuk besterik ez ginela elkartu ginen, eta mende laurden batean zehar baso bat osatzen joan gara gure mendi irteera, herrigintza ekintza eta abarren bidez», nabarmendu dute Giriziako kideek. Iaz Girizia Mendizale Elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta urte hauetan guztietan landatutako «hazi nahiz landareekin osatzen joan garen baso oparoaren» berri eman zuten liburuxka eta DVD baten bidez. Aurten, berriz, lan horrekin jarraitu nahian, naturarekiko euren konpromisoa berretsi eta benetako baso bat landatzeko apustua egin dute. 25 gehi 26 51 landare aldatuko dituzte: «25 zuhaitz iazko partez, eta beste 26 aurtengo mendi taldearen urtebetetzea ospatzeko». Mendizaleen basoa izatea nahi dute, «mendiak urte hauetan guztietan eman diguna mendiari, Ama Lurrari, eskertu nahian». Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri dira, eta bere laguntzarekin herri lur batean landatuko dituzte zuhaitzak: «Hortxe bertan, hurrengo urteetan zehar, mendia maite dugun guztion artean, Mendizaleen basoa sortuko dugu». Beraz, aurten hasi, eta segida izango duen ekimena izango da. Larunbatean, denentzat Mendizale orori egin diote parte hartzeko deia. [...]

Allerruk 0-3 galdu zuen Plazetan Touringen kontra, larunbatean, Erregional Preferenteko eskualdeko derbian. Sailkapenean bi taldeen artean aldea dagoela garbi gelditu zen zelaiaren gainean. Lehen Erregionaleko Allerruk, bestalde, 4-0 galdu zuen Ikasber...

Gizarte Zerbitzuetako Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eska ditzakete gizarte zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru laguntzak, 2012. urterako laguntzak emateko epea ireki baitute. Eskaerak apirilaren 2a baino lehen entregatu behar dira Errenteriako Udaleko Erregistroan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara). Deialdiak jasotzeko hiru bide eskaini ditu: Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda (Santa Klara 18, behea), posta elektronikoz eskatuta (bbravo[a bildua]errenteria.net) eta udalaren web orritik jaitsita.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpeg...

Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketa martxan jarri dute. Bertan edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu gabeko hiru argazki aurkez ditzake gehienez. Argazkien neurriak 20×30 zentimetrokoak izan behar dute, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta horrekin batera kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berbera. Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta NAren fotokopia erantsi behar dira. Argazkiak BAZen entregatu behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eta argazki onenak, Zuloaga Etxean erakutsiko dituzte. 500 euroko saria izango da irabazlearentzat.

Etxe jabeek ere martxoan eskatu behar dute Ondasun Higiezinen Gaineko zergarako diru laguntza . Beren etxeak Etxebizitza Hutsa Programan-n alokairuan jarri duten pasaitarrek hobariak jastozeko eskubidea dute. Interesdunek hilaren 15era arteko epea dute...

Ardanatz eta Labiano arteko bidea egingo dute mendizaleek, Irulegiko gaina zeharkatuz. Hurrengo larunbatean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du. Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino. Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak: www.jaizkibelmt.tk.

Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai!-n OKEren Ohorezko Erregionaleko taldearen eta Realaren denboraldiak aztertuko dituzte, Beñat Apaolaza eta Unai Arbelaitzekin (OKE), eta David Zurutuza, Asier Illarramendi eta Iñigo Martinezekin (Reala). Saioa 13:...