Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ezker abertzalea: «Torturarekin eta errepresioarekin bukatu behar da»

Torturaren Aurkako II. Topaketa asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena hil zenetik 30 urtera Esteban Muruetagoiena Oiartzungo anbulatorioko medikua hil zela 30 urte betetzen dira etzi. Urteurren borobil horren harira, Oiartzunen Torturaren Aurkako II. Topaketa egingo dute asteburuan. Ezker abertzaleak mezu argia zabaldu du: «Torturarekin eta errepresioarekin bukatu behar da». Agerraldia egin zuten atzo Donostian ezker abertzaleko hainbat kidek, topaketa aurkezteko. Iaz egin zuten lehenengoa Iruñean, eta aurten Oiartzunek hartuko du testigua. Muruetagoienaren urteurrenarekin lotu dute. Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak gogorarazi zuenez, 1982ko martxoan atxilotu zuten Esteban Muruetagoiena, eta «atxiloaldian jasandako torturen ondorioz hil zen». Barrenak gogorarazi zuenez, Espainiako Estatuak ez du inoiz eman atxiloketaren zergatiaren bertsio ofizialik, baina ezker abertzaleak argi dauka zein izan zen: «Argi dugu mediku jardunagatik atxilotu zutela. Izan ere, atxilotuek polizia etxeetan jasaten zituzten torturak salatu zituen». Ez antzinako kontua Barrenak, ezker abertzalearen izenean, torturaren erabilera salatu zuen. «Ez da antzinako kontua», nabarmendu zuen, «ezta polizia indarretako kide batzuek modu isolatuan eragiten dutena ere». Euskal independentismoaren aurkako tresna izan da tortura, ezker abertzalearen arabera, eta oraindik ere hala da: «Era sistematikoan erabiltzen dute, eta gogorarazi behar dugu azken hamarkadetan milaka euskal herritarrek salatu dituztela torturak». Torturaren ondorioz hildakoak gogorarazi zituen: Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, [...]

admin
Bidasoa
2012/03/27

Torturaren Aurkako II. Topaketa asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena hil zenetik 30 urtera

Esteban Muruetagoiena Oiartzungo anbulatorioko medikua hil zela 30 urte betetzen dira etzi. Urteurren borobil horren harira, Oiartzunen Torturaren Aurkako II. Topaketa egingo dute asteburuan. Ezker abertzaleak mezu argia zabaldu du: «Torturarekin eta errepresioarekin bukatu behar da».

Agerraldia egin zuten atzo Donostian ezker abertzaleko hainbat kidek, topaketa aurkezteko. Iaz egin zuten lehenengoa Iruñean, eta aurten Oiartzunek hartuko du testigua. Muruetagoienaren urteurrenarekin lotu dute.

Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea, eta Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea, atzo

Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea, eta Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea, atzo

Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak gogorarazi zuenez, 1982ko martxoan atxilotu zuten Esteban Muruetagoiena, eta «atxiloaldian jasandako torturen ondorioz hil zen». Barrenak gogorarazi zuenez, Espainiako Estatuak ez du inoiz eman atxiloketaren zergatiaren bertsio ofizialik, baina ezker abertzaleak argi dauka zein izan zen: «Argi dugu mediku jardunagatik atxilotu zutela. Izan ere, atxilotuek polizia etxeetan jasaten zituzten torturak salatu zituen».

Ez antzinako kontua
Barrenak, ezker abertzalearen izenean, torturaren erabilera salatu zuen. «Ez da antzinako kontua», nabarmendu zuen, «ezta polizia indarretako kide batzuek modu isolatuan eragiten dutena ere». Euskal independentismoaren aurkako tresna izan da tortura, ezker abertzalearen arabera, eta oraindik ere hala da: «Era sistematikoan erabiltzen dute, eta gogorarazi behar dugu azken hamarkadetan milaka euskal herritarrek salatu dituztela torturak».

Torturaren ondorioz hildakoak gogorarazi zituen: Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, Mikel Zabaltza, Gurutze Iantzi eta Xabier Galparsoro. Baita tortura salatu duten azken atxilotuak ere: Andoaingo Iñaki Belategi eta Juani Otaño.

Konponbiderako garaia
Diskurtso politiko guztietan politikariek hainbeste aipatzen duten konponbiderako unea baliatzeko eskatu zuen Barrenak, eta konponbiderako urratsak emateko eskatu zien Espainiako eta Frantziako estatuei. «Oso present eduki behar dugu torturak zein ondorio izan dituen. Salbuespen legeak eta politikak eraitsi behar dituzte», galdegin zuen. Salbuespen horien barruan, inkomunikazio aldia dagoela ere gogorarazi zuen Barrenak, eta bertan behera uzteko eskatu zuen, «konponbidean aurrera egiteko».

Ezinbestekotzat jo zuen estatuek blokeo eta errepresio egoerak albo batera uztea, «torturarekin eta errepresioarekin bukatu behar da», esan zuen, eta estatuak konponbidearen aldeko eragile proaktibo bihurtzea ahalik eta lasterren. Hala, asteburuko topaketaren garrantzia nabarmendu zuen Barrenak.

Topaketa hori Oiartzungo ezker abertzaleak antolatu du, eta gainontzeko herrietako ezker abertzaleko kideen presentzia egongo dela baieztatu zuen. Herritarrei ere antolatutako ekitaldietan (egitaraua) parte hartzeko deia egin zien.

EGITARAUA

  • Larunbata, hilak 31, udaletxeko areto nagusian. 11:00etan. Herri Memoria lantzen: Esteban gogoan. 17:00etan. Mahai ingurua: 30 urteko bilakaera… eta hemendik aurrera zer?
  • Igandea, apirilak 1, Madalensoro pilotalekuan. 12:30ean. Torturaren aurkako ekitaldi nazionala.

Topaketan parte hartzeko deia egin dute

«Estebanen memoria omentzeko eta gainontzeko torturatu guztien duintasuna aldarrikatzeko»

Oiartzungo ezker abertzaleak antolatu du asteburuko topaketa. Horrez gain, herritar talde batek agerraldia egin zuen pasa den larunbat eguerdian, Muruetagoiena gogoratzeko, eta gainontzeko oiartzuarrei ekimenetan parte hartzeko deia egiteko.

Muruetagoiena hil zenetik, 30 urte hauetan, torturak behin eta berriro errepikatu direla nabarmendu zuten, eta horiekin bukatzeko garaia dela: «Hori onartezina da. Euskal gizartea aldaketa politikoaren atarian da. Gure herriak aurrera urratsak ematen jarraitu behar du. Horretarako, behar-beharrezkoa da salbuespeneko lege eta auzitegiak desegin eta tortura bezalako jarduera behin betiko amaitzea».

Horregatik, Oiartzunen egingo dute Torturaren Kontrako II. Topaketa: «Estebanen memoria omentzeko eta gainontzeko torturatu guztien duintasuna aldarrikatzeko».

Agerraldia egin zuten oiartzuarrek horietan parte hartzeko konpromisoa hartu dute, eta gainontzeko oiartzuarrei ere egin diete parte hartzeko deia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.