Errenteriako PSE-EE: “Kanpoko kaia premiazkoa da Pasaiako badia leheneratzeko”
Pasaiako kanpoko kaia defendatu du Errenteriako PSE-EEk, eta “premiazkoa” dela adierazi du Pasaiako badia leheneratzeko. Horrekin batera, alternatibarik egokiena dela iritzi dio portuko jarduera indartzeko. PSE-EEren arabera, Pasaiako portu...
Pasaiako kanpoko kaia defendatu du Errenteriako PSE-EEk, eta “premiazkoa” dela adierazi du Pasaiako badia leheneratzeko. Horrekin batera, alternatibarik egokiena dela iritzi dio portuko jarduera indartzeko.
PSE-EEren arabera, Pasaiako portuak Gipuzkoako ekonomiaren ezaugarriei erantzuten die, “eta horrenbestez, bere garapenera moldatu behar du”. Hain zuzen, Gipuzkoako industriara zuzenduta dagoela eta bere garapenerako oinarrizko pieza dela gaineratu du: “Pasaiako portua ez balitz existituko inguruan, bertako enpresek arazoak izango lituzkete, produkzio kostuak izugarri igoko baitziren, garraioaren kostuarekin batera”.
Hain zuzen, bihar, 18.00etatik aurrera, gai horren inguruan ariko da Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea, Herriko Etxean (Morrongilleta 12).