Edukiontziak nork erre dituen jakin nahi du PPk
Pasaiako Udaleko PPren bozeramaile David Hernandezek Trintxerpen edukiontziak nork erre dituen iker dezan eskatu dio Bilduren gobernuari. “Kale borrokaren berragertze bat” ez izatea espero du zinegotzi popularrak. Gertaerak nork eta zergati...
Pasaiako Udaleko PPren bozeramaile David Hernandezek Trintxerpen edukiontziak nork erre dituen iker dezan eskatu dio Bilduren gobernuari. “Kale borrokaren berragertze bat” ez izatea espero du zinegotzi popularrak. Gertaerak nork eta zergatik eragin dituen ezagutzen ez dela aitortu arren, Hernandezek “Euskadin azken hilabetetan gertatu diren antzeko gertaerekin” lotu ditu Trintxerpeko gertaerak. Hainbat bizilagunek autoetan kalteak jaso dituztela eta bere amorrazioa agertu du Hernandezek, eta arduradunen kontra “erabateko irmotasunarekin” jotzeko eskatu dio Bilduri.