Zazpi mozio eztabaidatuko dituzte biharko plenoan
19:00etan hasiko da bihar, San Pedroko udal aretoan, hilabeteko ohiko udalbatzarra. Gai zerrendan, mozioak dira nagusi. Zazpi eztabaidatuko dituzte, horietako hiru hondakinen kudeaketari buruzkoak, Pasaiako Ezkerrak, EAJk eta PSE-EE-k aurkeztutakoak. Pasaiako ezkerrak eta EAJk mozio bana aurkeztu dute, “hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian, herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak”. PSE-EEren mozioa, berriz, atez ateko zabor-bilketari buruzkoa da. Bilduk bi mozio eramango ditu biharko plenora: Ulia-Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzeari buruzkoa bata, eta lan-merkatuaren erreformari buruzko bigarrena. Pasaiako ezkerrak ere, lan erreformaren gaineko mozioa eramango du udalbatzarrera. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren ugaritzearen gaineko mozioa eramango du eztabaidara.
19:00etan hasiko da bihar, San Pedroko udal aretoan, hilabeteko ohiko udalbatzarra. Gai zerrendan, mozioak dira nagusi. Zazpi eztabaidatuko dituzte, horietako hiru hondakinen kudeaketari buruzkoak, Pasaiako Ezkerrak, EAJk eta PSE-EE-k aurkeztutakoak. Pasaiako ezkerrak eta EAJk mozio bana aurkeztu dute, “hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian, herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak”. PSE-EEren mozioa, berriz, atez ateko zabor-bilketari buruzkoa da.
Bilduk bi mozio eramango ditu biharko plenora: Ulia-Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzeari buruzkoa bata, eta lan-merkatuaren erreformari buruzko bigarrena. Pasaiako ezkerrak ere, lan erreformaren gaineko mozioa eramango du udalbatzarrera.
Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren ugaritzearen gaineko mozioa eramango du eztabaidara.