Udaletxeko argiak itzaliko dituzte larunbatean
WWF World Wide Funden Planetaren Ordua ekimenarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, larunbatean udaletxeko argiak itzaliko dituzte ordubetez: 20:30etik 21.30era. Mundu osoan egiten da ekimen hori, eta antolatzaileek kalkulatu dute 20...
WWF World Wide Funden Planetaren Ordua ekimenarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, larunbatean udaletxeko argiak itzaliko dituzte ordubetez: 20:30etik 21.30era.
Mundu osoan egiten da ekimen hori, eta antolatzaileek kalkulatu dute 2011n 135 herrialdetako 5.000 hirik bat egin zutela, enpresa, gobernu, heziketa zentro eta hainbat lagunekin batera.
Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak herritar guztiak animatu ditu argiak itzaltzera larunbatean: “Keinu sinboliko horren bidez, aldaketa klimatikoa saihestu eta planeta salbatzeko energia aurrezteko beharrarekiko sentsibilizatzeko aukera dugu”.
Ferradasek gogorarazi du EEE Energiaren Euskal Erakundeak 43.359 euroko laguntza eman diola udalari energia efizientziaren arloan gastatzeko.