“Torturarekin bukatu behar da”
Torturaren Aurkako II. Topaketa aurkeztu dute 10:30ean Donostian, ezker abertzaleko hainbat kidek. Pernando Barrena bertan izan da, esaterako, baita Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea ere. Topaketa hori asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena medikua zena hil zela 30. urteurrena betetzen denean. Hainbat ekitaldi izango dira, tartean, igandean 12:30ean ekitaldi nazionala izango da, Madalensoro pilotalekuan. Mezu argia eman dute ezker abertzaleko kideek: “Torturarekin bukatu behar da”.
Torturaren Aurkako II. Topaketa aurkeztu dute 10:30ean Donostian, ezker abertzaleko hainbat kidek. Pernando Barrena bertan izan da, esaterako, baita Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea ere.
Topaketa hori asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena medikua zena hil zela 30. urteurrena betetzen denean. Hainbat ekitaldi izango dira, tartean, igandean 12:30ean ekitaldi nazionala izango da, Madalensoro pilotalekuan.
Mezu argia eman dute ezker abertzaleko kideek: “Torturarekin bukatu behar da”.