Real Unionek agur esan dio etxeko lau hilabeteko bolada txarrari
Real Unionek garaipen erosoa lortu zuen larunbatean Logroñesen kontra (2-0), eta lau hilabeteko bolada txarrari amaiera eman dio; denbora hori zeraman Galen irabazi gabe. Hirugarren minuturako aurreratu ziren irundarrak, Angulok kontra erasoan sartutako gol bati esker. Gainera, 17. minutuan Logroñes jokalari bat gutxiagorekin geratu zen eta etxekoak jaun eta jabe izan ziren. Bigarren zatiko bigarren minutuan Pedro Martinezek Unionen bigarrena lortu zuen, eskuinetik egindako zentro bat buruarekin errematatuz. Unionen egoera ez da gehiegi hobetu, jaitsiera postuan dagoen lehen taldeak ere, Arandinak, irabazi zuelako.
Real Unionek garaipen erosoa lortu zuen larunbatean Logroñesen kontra (2-0), eta lau hilabeteko bolada txarrari amaiera eman dio; denbora hori zeraman Galen irabazi gabe. Hirugarren minuturako aurreratu ziren irundarrak, Angulok kontra erasoan sartutako gol bati esker. Gainera, 17. minutuan Logroñes jokalari bat gutxiagorekin geratu zen eta etxekoak jaun eta jabe izan ziren.
Bigarren zatiko bigarren minutuan Pedro Martinezek Unionen bigarrena lortu zuen, eskuinetik egindako zentro bat buruarekin errematatuz. Unionen egoera ez da gehiegi hobetu, jaitsiera postuan dagoen lehen taldeak ere, Arandinak, irabazi zuelako.

