Puntu bat gehiago Behobiarentzat eta aukera galduta Union Brentzat
Ohorezko Mailako bi talde irundarren artean puntu bakarra lortu dute asteburuan. Normalean ez bezala Behobiak eman du jardunaldiko albiste ona. Hainbat jokalari faltan izan arren, oso serio jardun zuten Bergararen aurka eta hasierako emaitzari eutsi zioten (0-0). Puntu horrekin hamabosgarren postuan jarraituko du Behobiak, baina jaitsiera postuekiko dagoeneko sei puntuko tartea ireki du; 26 puntu dituzte irundarrek, Elgoibarrek 23, eta Rotetak ea Mondragonek 20na puntu. Real Unionek, bere aldetik, aukera paregabea galdu du sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko, eta atzekoekiko zuloa zabaltzeko. Zazpigarrenarekin, Beti Gazterekin, galdu zuten (2-1) eta, beste astebetez hirugarren postuan jarraituko badute ere, Tolosarekin berdinduta izango da (48 punturekin), Beriorekin berdindu zutelako tolosarrek. Datorren jardunaldian kanpoan jokatuko dute Ohorezko Mailako bi talde irundarrek, Real Unionek Tolosan eta Behobiak Elgoibarren.
Ohorezko Mailako bi talde irundarren artean puntu bakarra lortu dute asteburuan. Normalean ez bezala Behobiak eman du jardunaldiko albiste ona. Hainbat jokalari faltan izan arren, oso serio jardun zuten Bergararen aurka eta hasierako emaitzari eutsi zioten (0-0). Puntu horrekin hamabosgarren postuan jarraituko du Behobiak, baina jaitsiera postuekiko dagoeneko sei puntuko tartea ireki du; 26 puntu dituzte irundarrek, Elgoibarrek 23, eta Rotetak ea Mondragonek 20na puntu.
Real Unionek, bere aldetik, aukera paregabea galdu du sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko, eta atzekoekiko zuloa zabaltzeko. Zazpigarrenarekin, Beti Gazterekin, galdu zuten (2-1) eta, beste astebetez hirugarren postuan jarraituko badute ere, Tolosarekin berdinduta izango da (48 punturekin), Beriorekin berdindu zutelako tolosarrek.
Datorren jardunaldian kanpoan jokatuko dute Ohorezko Mailako bi talde irundarrek, Real Unionek Tolosan eta Behobiak Elgoibarren.

