Iritsi dira ikasle bretainiarrak
Gwiseniko diwaneko (Bretainia) 40 ikasleri ongietorria eman die gaur goizean Asier Legorburu Kultura zinegotziak. Haurtzaro Ikastolak eta Gwiseniko diwanak egiten duten elkartrukeari esker, astebete Oiartzunen pasatuko dute ikasle hauek, Haurtzaroko DB...
Gwiseniko diwaneko (Bretainia) 40 ikasleri ongietorria eman die gaur goizean Asier Legorburu Kultura zinegotziak. Haurtzaro Ikastolak eta Gwiseniko diwanak egiten duten elkartrukeari esker, astebete Oiartzunen pasatuko dute ikasle hauek, Haurtzaroko DBHko ikasleen etxeetan.
Euskal Herria pixka bat ezagutzeko baliatuko dute astea. Hori dela eta, Legorburuk Oiartzuni eta Euskal Herriari buruzko zenbait azalpen eman dizkie gaztetxoei eta bi herrien arteko loturak nabarmendu ditu: “Hizkuntza eta kultura propioak ditugun bi herri gara, gure nortasuna defendatzen dugunak. Zuek zarete etorkizuna”.
Ikasle bakoitzari Oskar Zapirain, Gema Arrugaeta, Javier Juanes, Jorge Moreno eta Santiago Yaniz argazkilariek osatutako Oiartzun taupadak argazki-liburua ere opari eman diete, Oiartzungo parajeetako argazkiekin osatutako liburua.


