Hondakinen bilketaren gaineko hiru mozio, asteazkeneko plenoan
Urteko bigarren ohiko plenoa egingo du etzi Lezoko Udalbatzak, 19:30etik aurrera. Ostegunean greba eguna izanik, egun bat aurreratu dute udalbatzarra. Hogei puntu jorratuko dituzte bertan, horietatik hamar taldeen mozioak. Hondakinen bilketarena izango da gai nagusia, udaleko hiru taldeek mozio bana aurkeztuko baitute. Horri lotuta, Lezo Zero Zabor Taldeak plenora agertzeko deialdia egin du, gaia ikusita. Horrez gain, Bilduk zein PSE-EEk Espainiako Gobernuak egin duen lan erreformaren gaineko mozio bana aurkeztuko dute. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak beste bi mozio aurkeztuko ditu: bakea, elkarbizitza, eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa izango da bat, eta bestea Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainekoa. Gainontzekoak Bilduk aurkeztuko ditu: Bateragune auziari buruzko bat, Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko beste bat eta zainketa partekatuarena. Erakunde adierazpen bat ere jarriko dute mahai gainean, Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa. Bost diktamen Puntu horiez gain, Lezoko herri baratzeen arautzeko diktamena bozkatuko dute. San Pedro auzoan jarriko dituzte, eta dagoeneko herritarrekin hitz egin dute izango duten funtzionamenduaz. Ingurumen arloko gaiekin jarraituz, Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko dekretuari alegazioak jartzea aztertuko dute. Aurtengo lanpostuen zerrenda eta ordenantza fiskalak aldatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak. Tomas Garbizu musika eskolako datorren ikasturteko tasak eta hobariak ere bozkatuko dituzte.
Urteko bigarren ohiko plenoa egingo du etzi Lezoko Udalbatzak, 19:30etik aurrera. Ostegunean greba eguna izanik, egun bat aurreratu dute udalbatzarra. Hogei puntu jorratuko dituzte bertan, horietatik hamar taldeen mozioak. Hondakinen bilketarena izango da gai nagusia, udaleko hiru taldeek mozio bana aurkeztuko baitute. Horri lotuta, Lezo Zero Zabor Taldeak plenora agertzeko deialdia egin du, gaia ikusita.
Horrez gain, Bilduk zein PSE-EEk Espainiako Gobernuak egin duen lan erreformaren gaineko mozio bana aurkeztuko dute. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak beste bi mozio aurkeztuko ditu: bakea, elkarbizitza, eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa izango da bat, eta bestea Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainekoa. Gainontzekoak Bilduk aurkeztuko ditu: Bateragune auziari buruzko bat, Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko beste bat eta zainketa partekatuarena.
Erakunde adierazpen bat ere jarriko dute mahai gainean, Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa.
Bost diktamen
Puntu horiez gain, Lezoko herri baratzeen arautzeko diktamena bozkatuko dute. San Pedro auzoan jarriko dituzte, eta dagoeneko herritarrekin hitz egin dute izango duten funtzionamenduaz. Ingurumen arloko gaiekin jarraituz, Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko dekretuari alegazioak jartzea aztertuko dute.
Aurtengo lanpostuen zerrenda eta ordenantza fiskalak aldatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak. Tomas Garbizu musika eskolako datorren ikasturteko tasak eta hobariak ere bozkatuko dituzte.