Familia hartzaileen berri emango dute etzi, Kultura Aretoan
Beroa Gipuzkoako Familia Hartzaileen Elkarteak antolatuta, familia hartzaileen gaineko informazioa emateko bilera egingo dute asteazken arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Elkarteak adierazi duenez, harrera baliabide hori oraindik &...
Beroa Gipuzkoako Familia Hartzaileen Elkarteak antolatuta, familia hartzaileen gaineko informazioa emateko bilera egingo dute asteazken arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Elkarteak adierazi duenez, harrera baliabide hori oraindik “ezezaguna” da gizartean. Familia horien beharra duten gazteak gero eta gehiago direla esan dute: “Haurtzaroan hainbat egoeragatik beste familia baten baliabidea erabiltzen dutenak gero eta gehiago dira”.

