Errenterian daude Tulleko ikasleak
Tulleko hainbat ikasleri harrera egin diete udaletxean gaur eguerdian. Koldo Mitxelenako 34 ikasle eta Tulleko Collège Victor Hugo eta Lycée Edmond Perrier 36 bildu dira. Kanpoaldean Udal Txistulari Taldeak harrera egin die, eta hiru dantzarik ere a...
Tulleko hainbat ikasleri harrera egin diete udaletxean gaur eguerdian. Koldo Mitxelenako 34 ikasle eta Tulleko Collège Victor Hugo eta Lycée Edmond Perrier 36 bildu dira. Kanpoaldean Udal Txistulari Taldeak harrera egin die, eta hiru dantzarik ere aurreskua dantzatu dute.
Barruan, berriz, Julen Mendoza alkateak eta udal taldeetako ordezkariak zeuzkaten zain. Ongietorria egin die alkateak, eta astebeteko bidaia aprobetxatzeko esan die. Ondoren, oroigarriak banatu dituzte.
Apirilaren 14ean, berriz, Tulle bisitatuko dute Koldo Mitxelenako ikasleek.