Dunboa Eguzkik Tolosan galdu du, eta Mariñok bost gol sartu dizkio Sanpedrotarrari
Preferente Mailako Irungo taldeek emaitza ezberdinak izan zituzten asteburuan. Dunboa Eguzkik partida ona egin zuen Tolosan, baina hiru puntuak etxekoentzat izan ziren (1-0). Azken aurreko postuan jarraitzen dute irundarrek, Sanpedrotarrak baino hiru p...
Preferente Mailako Irungo taldeek emaitza ezberdinak izan zituzten asteburuan. Dunboa Eguzkik partida ona egin zuen Tolosan, baina hiru puntuak etxekoentzat izan ziren (1-0). Azken aurreko postuan jarraitzen dute irundarrek, Sanpedrotarrak baino hiru puntu gutxiagorekin.
Erregionaleko emaitzarik onena Mariñorentzat izan zen; 5-1 nagusitu ziren Mariñokoak, Sanpedrotarraren aurka. Laugarren postuan sendotu dira irundarrak, 44 punturekin, Tolosak baino bost puntu gutxiagoz eta Usurbilek baino bost gehiagorekin.
Datorren asteburuan etxean jokatuko du Dunboa Eguzkik, Astigarragako Mundarroren kontra. Mariñok, berriz, Lezon du partida, Allerrurekin.

