Bigarren garaipena jarraian eskuratu du Allerru saskibaloi taldeak
Allerru saskibaloi taldeak bigarren garaipena jarraian eskuratu du asteburuan jokatu duten partidan. Lezoarrek 75-72 irabazi zioten Santo Tomas Lizeoari (seigarren sailkatua da). Bi garaipen jarraian lotzen dituzten hirugarren aldia da, eta ostiral honetan orain arte egin ez dutena egiten saiatuko dira: hirugarrena lortu. Arerioa Mondragon Unibertsitatea izango da, sailkapenean Allerrurekin berdinduta dagoena. Arrasatearrek zein lezoarrek hamarna garaipen eskuratu dituzte jokatu dituzten 23 partidatan. Allerru-Jaizkibelek, berriz, launa berdindu zuen Hondarribian, Bar Ignacioren kontra. Areto futboleko taldeak inoren eremuan jarraitzen du, bederatzigarren postuan. 25 puntu dituzte guztira, eta aurrekoek bederatzi puntu ateratzen dizkiete eta atzekoei hamar. Futbolean, puntu bakarra Futboleko taldeen artean balantzea ez da ona. Izan ere, herriko hiru talde nagusietatik bakarrak lortu zuen puntu bat urratzea. Erregional Preferenteko taldeak bana berdindu zuen Astigarragako Mundarroren zelaian. Zazpigarren postutik bederatzigarrenera erori dira zuri-berdeak, Santo Tomas Lizeoak zein Munibek hutsik egin ez eta euren partidak irabazi zituztelako. Arerio gogorra jasoko dute asteburuan Plazetan: Mariño (laugarren postuan daude). Emakumeen Igoera Fasean, bestalde, Beasainen zelaitik esku hutsik itzuli ziren zuri-berdeak. 2-0 galdu zuten eta hirugarren postua galdu dute. Lehen Erregionaleko igotzeko ligaxkan, berriz, Allerru Bk 2-4 galdu zuen Hondarribia Bren kontra.
Allerru saskibaloi taldeak bigarren garaipena jarraian eskuratu du asteburuan jokatu duten partidan. Lezoarrek 75-72 irabazi zioten Santo Tomas Lizeoari (seigarren sailkatua da). Bi garaipen jarraian lotzen dituzten hirugarren aldia da, eta ostiral honetan orain arte egin ez dutena egiten saiatuko dira: hirugarrena lortu. Arerioa Mondragon Unibertsitatea izango da, sailkapenean Allerrurekin berdinduta dagoena. Arrasatearrek zein lezoarrek hamarna garaipen eskuratu dituzte jokatu dituzten 23 partidatan.
Allerru-Jaizkibelek, berriz, launa berdindu zuen Hondarribian, Bar Ignacioren kontra. Areto futboleko taldeak inoren eremuan jarraitzen du, bederatzigarren postuan. 25 puntu dituzte guztira, eta aurrekoek bederatzi puntu ateratzen dizkiete eta atzekoei hamar.
Futbolean, puntu bakarra
Futboleko taldeen artean balantzea ez da ona. Izan ere, herriko hiru talde nagusietatik bakarrak lortu zuen puntu bat urratzea. Erregional Preferenteko taldeak bana berdindu zuen Astigarragako Mundarroren zelaian. Zazpigarren postutik bederatzigarrenera erori dira zuri-berdeak, Santo Tomas Lizeoak zein Munibek hutsik egin ez eta euren partidak irabazi zituztelako. Arerio gogorra jasoko dute asteburuan Plazetan: Mariño (laugarren postuan daude).
Emakumeen Igoera Fasean, bestalde, Beasainen zelaitik esku hutsik itzuli ziren zuri-berdeak. 2-0 galdu zuten eta hirugarren postua galdu dute. Lehen Erregionaleko igotzeko ligaxkan, berriz, Allerru Bk 2-4 galdu zuen Hondarribia Bren kontra.

