220 zuhaitz berri landatuko dituzte larunbatean, Belaunaldien Basoan
Zuhaitzaren egunaren bosgarren aldia egindo dute datorren larunbatean, eta horren harira, 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Arramendiko hegian sortutako Belaunaldien Basoan. Aurten hamar espezie landatuko dituztela jakinarazi du Luisma Diez zinegotziak, ekimena aurkezteko, gaur goizean Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziarekin, eta Ramon Gaztelumendi lorategietako arduradunarekin egindako agerraldian. Besteak beste, haritza, artea, elorria eta sagarrondoa landatuko dituzte zuhaitz egunean 2011 urtean jaiotako haurrek. Plakarik ez dute jarriko Berritasunik ekarriko du aurtengo Zuhaitz Egunak, Ferradasek nabarmendu duenez: “Haurren izenarekin plakak jarri izan dira landatutako zuhaitzen ondoan. Horiek hondatu egin dira eta Belaunaldien Basoari ematen zioten itxura ez zen txukuna, beraz kendu egin ditugu eta uarten ere ez dituzte jarriko zuhaitza landatzen dutenek”. Horren ordez, errenteriaenverde.net orrialdean sartuta eta haurraren izena eta abizenak txertatuta, landatutako zuhaitza zehatz mehatz non dagoen jakin ahalko dute, haurrek beraiek eta haien gurasoek. Koordenadak emateaz gain, landatutako arbola mota eta azken horren ezaugarriak kontsultatzerik izango dute, halaber. Lau txanda guztira Zuhaitzak landatzeko lau txanda egin dituzte guztira. Udaltzaingoaren egoutza parean egin dute heitzordua guraso eta haurrekin Arramendira igotzeko ondoren. Lehenengo txandakoek 10:00etan azaldu beharko dute; bigarren txandakoek, 10:45ean; hirugarrengokoak 11.30ean eta laugarrenekoak, azkenik, 12:15ean. Ferradasek puntualitatea esaktu die parte hartuko dutenei, “txandak ahalik eta gehien errespetatzekoe ta atzerapenak [...]
Zuhaitzaren egunaren bosgarren aldia egindo dute datorren larunbatean, eta horren harira, 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Arramendiko hegian sortutako Belaunaldien Basoan. Aurten hamar espezie landatuko dituztela jakinarazi du Luisma Diez zinegotziak, ekimena aurkezteko, gaur goizean Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziarekin, eta Ramon Gaztelumendi lorategietako arduradunarekin egindako agerraldian. Besteak beste, haritza, artea, elorria eta sagarrondoa landatuko dituzte zuhaitz egunean 2011 urtean jaiotako haurrek.
Plakarik ez dute jarriko
Berritasunik ekarriko du aurtengo Zuhaitz Egunak, Ferradasek nabarmendu duenez: “Haurren izenarekin plakak jarri izan dira landatutako zuhaitzen ondoan. Horiek hondatu egin dira eta Belaunaldien Basoari ematen zioten itxura ez zen txukuna, beraz kendu egin ditugu eta uarten ere ez dituzte jarriko zuhaitza landatzen dutenek”.
Horren ordez, errenteriaenverde.net orrialdean sartuta eta haurraren izena eta abizenak txertatuta, landatutako zuhaitza zehatz mehatz non dagoen jakin ahalko dute, haurrek beraiek eta haien gurasoek. Koordenadak emateaz gain, landatutako arbola mota eta azken horren ezaugarriak kontsultatzerik izango dute, halaber.
Lau txanda guztira
Zuhaitzak landatzeko lau txanda egin dituzte guztira. Udaltzaingoaren egoutza parean egin dute heitzordua guraso eta haurrekin Arramendira igotzeko ondoren. Lehenengo txandakoek 10:00etan azaldu beharko dute; bigarren txandakoek, 10:45ean; hirugarrengokoak 11.30ean eta laugarrenekoak, azkenik, 12:15ean. Ferradasek puntualitatea esaktu die parte hartuko dutenei, “txandak ahalik eta gehien errespetatzekoe ta atzerapenak ez sortzeko”. Halaber, familia bakoitzeko bi heldu baino gehiago ez joateko eskatu dute udaletik.
Eguna amaitzeko, hamaiketakoa zain izango dute ekimenean parte hartzen dutenek, Pontikako Zaharren egoitzan.


