15.000 euroko diru laguntza jaso du Haurraldek
Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak 15.000 euroko taloi bat eman dio Haurralde Fundazioari, honek Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan. Ostiral goizean eman zuten taloia eta bertan izan ziren Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Javier Inchausti, Pablo Lacasta eta Manu Amunarriz Sport Mundiko ordezkariak eta Edurne Irazusta, Haurralde Fundazioko ordezkaria. 2010eko urtarrilaren 12an, Haitin lurrikara batek 316.000 hildako eragin zituen eta 1’5 milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Ondoren, kolerak Amerikako herrialderik txiroena okerrago utzi zuen. “Sport Munditik pentsatzen dugu ezinbestekoa dela une hauetan Haurralde Fundazioa laguntzea eta era berean, Haitiri merezi duen laguntza eskaitzea. Horrelako gauzetan, 15 egunetan ahaztu egiten dira herrialde hauek bizi duten egoerak, eta gure aldetik, 2011. urtean lortu genuen laguntza bideratu nahi diegu, eta oso kontutan hartu beraien egoera” esan zuen Manu Amunarrizek.
Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak 15.000 euroko taloi bat eman dio Haurralde Fundazioari, honek Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan. Ostiral goizean eman zuten taloia eta bertan izan ziren Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Javier Inchausti, Pablo Lacasta eta Manu Amunarriz Sport Mundiko ordezkariak eta Edurne Irazusta, Haurralde Fundazioko ordezkaria.
2010eko urtarrilaren 12an, Haitin lurrikara batek 316.000 hildako eragin zituen eta 1’5 milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Ondoren, kolerak Amerikako herrialderik txiroena okerrago utzi zuen.
“Sport Munditik pentsatzen dugu ezinbestekoa dela une hauetan Haurralde Fundazioa laguntzea eta era berean, Haitiri merezi duen laguntza eskaitzea. Horrelako gauzetan, 15 egunetan ahaztu egiten dira herrialde hauek bizi duten egoerak, eta gure aldetik, 2011. urtean lortu genuen laguntza bideratu nahi diegu, eta oso kontutan hartu beraien egoera” esan zuen Manu Amunarrizek.