Gurru omendu dute karteladaren ondoren
Joxe Mari Gurrutxaga Gurru preso ohia omendu zuten atzo iluntzeko karteladaren ondoren. Udaletxe aurrean egindako ekitaldian ehun lagun inguruk hartu zuten parte. Aurreskua dantzatu zieten bere senideei, eta bere bizitzako pasarterik gogorrenak gogora...
Joxe Mari Gurrutxaga Gurru preso ohia omendu zuten atzo iluntzeko karteladaren ondoren. Udaletxe aurrean egindako ekitaldian ehun lagun inguruk hartu zuten parte. Aurreskua dantzatu zieten bere senideei, eta bere bizitzako pasarterik gogorrenak gogorarazi zituzten, errepresioa hurbiletik ezagutu baitzuen. Eusko Gudariak abestuz bukatu zuten omenaldia. Pasa den asteburuan hil zen Gurru.


