Gizon bat atxilotu dute urruntze agindua urratu duelakoan
urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo urruntze agindua urratzea leporatuta. Iztietako taberna batean izan zen gertakaria 00:30ean gizon batek ustez emakume bat erasotu zuenean azken horren bikotekidearen aurrean. Ertzaintza heltzerakoan, gizon bat bikote batekin eztabaidan ari zela ikusi, eta hirurak identifikatu zituzten. Ustez erasotutako emakumearen bikotekideak urruntze agindua zuela eta atxilotuta eraman zuten.

