Gaztetxearen aldeko aldarria, udal arkupetara eraman dute
Gaztetxearen beharra alkdarrikatzeko taillerrak antolatu dituzte udal arkupeetan gazteek gaur goizean.
Hondarribiko gaztetxearen egitasmoa atzera bota du udalak, gazteek ekintzarik ez dutela antolatzen eta udalaren azpiegiturak ez dituztela erabiltzen argudiatuta. Udalak esandakoak gezurtatzeko, egitasmo horretan gogotsu lanean ari diren gazteak tailerrak antolatu dituzte gaur goizean udaletxeko arkupeetan. Besteak beste, mural, trikiti, bertsolaritza, eta barazkiak landatzeko tailerrak antolatu dituzte gazteek, “ekintzak antolatzen ditugula erakutsi eta horiek aurrera eramateko gune bat behar dugula aldarrikatu nahi dugu”. Gaurkoa lehenengoa izanda, baina hemendik aurrera halako jardunaldi gehiago antolatuko dituztela iragarri dute gazteek.


