Fanderiako komun publikoak zabaldu dituzte
Fanderiako komun publikoak zabaldu dituzte
Fanderia auzoan, bidegorri paren dauden komun publikoak zabalik dira berriz ere konpondu ostean. 1.800 euroko inbertsioa egin du hirigintza sailak komunak konpontzeko, jasandako erasoen ondorioz. Eraso gehiago saihesteko 09:00etatik 21:00ak arte egongo dira zabalik komunak. Luisma Diez Hirigintza Zinegotziak, “ibiltariek zerbitzu hau baldintza egokietan erabiltzeko aukera izan dezaten” inbertsioa beharrezkoa zela nabarmendu du, eta komunak “zentzuz” erabiltzeko eskatu.


