450 kilo haxix zituen autoa atzeman du Ertzaintzak
Barne Sailak jakinarazi duenez, 450 kilo haxix zeraman autoa atzeman zuen atzo Ertzaintzak Irungo aparkaleku publiko batean. Arratsaldeko bostak inguru zirela, Frantziako matrikula zuen autoak irregulartasun batzuk zituen. Datuak ziurtatu ostean, lapur...
Barne Sailak jakinarazi duenez, 450 kilo haxix zeraman autoa atzeman zuen atzo Ertzaintzak Irungo aparkaleku publiko batean. Arratsaldeko bostak inguru zirela, Frantziako matrikula zuen autoak irregulartasun batzuk zituen. Datuak ziurtatu ostean, lapurtutako autoa baieztatu zuten ertzainek. Gainera, atzeko eserlekuak etzanda zeudela ikusi zuten, eta oihal handi batek zerbait tapatzen zuela.
Autoa bertan utzi zutenen zain geratu ziren, “modu ez nabarmenean”, eta inor agertu ez zela eta, gaur goizeko 06:00etan ikuskatu dute autoa. Bertan ia tona erdi haxix zegoen, hamalau kutxatan sartuta.

