Udaleku irekietan izena emateko epea 19an irekiko dute
Gazte Informazio Bulegora jo behar da, hilaren 31 arte; kuota arrunta 70 eurokoa da eta 26 autobusekoa Astelehenean (martxoak 19) irekiko dute udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan parte hartuko duten haurrentzako izena emateko epea. Hilaren ...
Gazte Informazio Bulegora jo behar da, hilaren 31 arte; kuota arrunta 70 eurokoa da eta 26 autobusekoa
Astelehenean (martxoak 19) irekiko dute udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan parte hartuko duten haurrentzako izena emateko epea. Hilaren 31 izango da izena emateko azkeneko eguna.
Udalekuetan 2000 eta 2008 urte artean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute (bi urte horietan jaiotakoek ere bai). Oiartzuarrak izan beharko dute, edo herriko ikastetxe batean matrikulatua egon beharko dute (horiek, ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute). Udalekuetako kuota arrunta 70 eurokoa izango da. Autobus zerbitzua erabiliko dutenek, 26 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute, %25eko deskontua izango dute kuotan. Ordainketa guztiak Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar dira: 3035 0126 60 1260044447.
Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan egin behar da (Mendiburu 5, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era).
Izena emateko orduan, ordainagiria eta gizarte segurantzako txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira.
Haurrek autobusa erabiliko duten eta osasun arazorik ote duten ere izena emateko momentuan jakinarazi beharko da.