Udala UEMAren ‘Kontuz haurrak!’ pegatina berria banatzen hasi da
Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez. Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.
Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena
UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa).
Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez.
Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.