Saltokiak modernizatzeko laguntzak martxan daude
Errenteriako Merkataritza Dinamizazioko Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak eta AFI laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Laguntza horiek, hain zuzen, ...
Errenteriako Merkataritza Dinamizazioko Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak eta AFI laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Laguntza horiek, hain zuzen, “lokala bera, altzariak eta ekipamenduak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertitzen duten merkatariei zuzenduta” daudela jakinarazi dute. Horrez gain, “enpresa kudeaketara zuzendutako informatika ekipoak, aplikazioak eta osagaien erosketak” ere laguntzak izango dituztela zehaztu dute.
Laguntzak eskatzeko hainbat epe daude, horrenbestez, informazio gehiago nahi duenaren eskura telefono zenbaki bat utzi dute: 943 51 45 53.

