Mutilen futbol taldeek etxean jokatuko dute
Erregional Preferenteko Allerruk Tolosa B hirugarren sailkatua jasoko du bihar Plazetan, 16:00etatik aurrera. Partida bukatzean, bigarren taldeak hasiko du partida, Donostiako Vasconia taldearen kontra. Eurak ere hirugarren dira sailkapenean, Igoera Fa...
Erregional Preferenteko Allerruk Tolosa B hirugarren sailkatua jasoko du bihar Plazetan, 16:00etatik aurrera. Partida bukatzean, bigarren taldeak hasiko du partida, Donostiako Vasconia taldearen kontra. Eurak ere hirugarren dira sailkapenean, Igoera Fasean hain zuzen ere. Nesken taldekoak Emakumeen Igoera Faseko sailkapenaren goiko aldean borrokan jarraitzeko garaipena eskuratu behar dute Hernanin. Partida bihar izango da, Zubipe futbol zelaian, 18:30etik aurrera.

