Gipuzkoako boxeo txapelketa bihar izango da Beraungo frontoian
Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Paco Bueno boxeo taldeak antolatuta. Otsailaren 4an jokatzekoa zen txapelketa hori, baina elurra zela-eta bertan behera utzi behar izan zute...
Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Paco Bueno boxeo taldeak antolatuta. Otsailaren 4an jokatzekoa zen txapelketa hori, baina elurra zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten antolatzaileek orduan.
Paco Bueno taldeko Jon Nagore, Mohame, Wladimir, Juanjo Sanz, Fernando Suarez eta Rafa Camilo boxeolariak eta Anoetako Ramon Cid, Xabier Etxaniz eta Eugene Tomko ariko dira biharko txapelketan, arratsaldeko seietatik aurrera. Erantzunari dagokionez, “itxaropentsu” azaldu dira antolatzaileak: “Iaz arrakastatsua izan zen, eta aurten ere hala izatea espero dugu”. Halako txapelketa bat antolatzea “garestia” dela eta sarreren diruarekin jarritako kopuruak berreskuratzea lortzen dutela gaineratu dute. Horren harira, emandako laguntza eskertu diote Errenteriako Udalari.
Alberto Calvori omenaldia
Borrokaldien ondoren Alberto Calvo omenduko dute, frontoian bertan: “Gurekin lanean aritu da eta orain jubilatu egin da. Hori dela-eta merezi duen omenaldia egin nahi diogu”.
Txapelketarako sarrerak dagoeneko salgai daude 12 euroan aulkietan, 10 euroan orokorra eta 5 euroan 10 urtetik berako haurrentzat, Paco Bueno gimnasioan. Egunean bertan, frontoian eros daitezke.