Enplegu plana eta Niessengo supermerkatuari buruzko mozio bana aurkeztuko ditu PSE-EEk
Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da. Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak subrogatzeko udalak aurkeztutako konpromisoari buruz galdetuta, PSE-EEk adierazi du “lehentasuna” ematen diola enpresa berria sartzeari. Merinok erretiroa hartuko du Udalbatzar horretan bertan Juan Carlos Merinok zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi dute gaur goizean Merinok berak eta Jose Angel Rodriguezek. Errenteriako alkate izandakoak erretiroa hartuko du, eta hain zuzen, Rodriguezek berak hartuko du PSE-EEko bozeramaile kargua. Horrez gain, PSE-EEko bi kideek udal gobernu taldearen hamar hilabeteen balantzea egin dute, eta batik bat, inbertsioak egin behar dituela nabarmendu dute. Hain zuzen, 2011ko ekitaldiko kontuen likidazioa egin ostean, gastuetarako 1,3 milioi euroko soberakin bat egon dela jakinarazi dute: “Horrek egiaztatzen du ez ginela gaizki ari, nahiz eta asko kritikatu gaituzten”, adierazi du Rodriguezek. Hain zuzen, soberakin horrekin uste du egin behar direla inbertsioak. Udal gobernua, ordea, horretatik “ihes” egiten ari dela iritzi dio, eta dirurik ez dagoela esaten duenean “dirua bazegoela eta badagoela eta gauzak egin daitezkeela” frogatu [...]
Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da.
Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak subrogatzeko udalak aurkeztutako konpromisoari buruz galdetuta, PSE-EEk adierazi du “lehentasuna” ematen diola enpresa berria sartzeari.
Merinok erretiroa hartuko du
Udalbatzar horretan bertan Juan Carlos Merinok zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi dute gaur goizean Merinok berak eta Jose Angel Rodriguezek. Errenteriako alkate izandakoak erretiroa hartuko du, eta hain zuzen, Rodriguezek berak hartuko du PSE-EEko bozeramaile kargua.
Horrez gain, PSE-EEko bi kideek udal gobernu taldearen hamar hilabeteen balantzea egin dute, eta batik bat, inbertsioak egin behar dituela nabarmendu dute. Hain zuzen, 2011ko ekitaldiko kontuen likidazioa egin ostean, gastuetarako 1,3 milioi euroko soberakin bat egon dela jakinarazi dute: “Horrek egiaztatzen du ez ginela gaizki ari, nahiz eta asko kritikatu gaituzten”, adierazi du Rodriguezek. Hain zuzen, soberakin horrekin uste du egin behar direla inbertsioak. Udal gobernua, ordea, horretatik “ihes” egiten ari dela iritzi dio, eta dirurik ez dagoela esaten duenean “dirua bazegoela eta badagoela eta gauzak egin daitezkeela” frogatu dela esan du.
Udal gobernuaren lanari begiratuta, “kritikagarri” deritzoten beste atal bat Babes Ofizialeko Etxebizitzena da. Udal hauteskundeen aurretik, PSE-EEren gobernuak horrekin lotutako “hiru proiektu martxan jartzear” zituela azaldu du Merinok, eta horiek “paralizatuta” daudela. Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzak, Galtzarabordako babes ofizialeko 60 etxebizitzak eta Lousada kaleko alokairurako 50 etxebizitzak aipatu ditu Merinok.