Dultzaina Topaketa 12:00etan izango da
Herri Musikaren Txokoak 10 urte bete dituela ospatzeko, Soinuenea aurten antolatzen ari den ekitaldiekin lotuta, bihar Dultzaineroen Topaketa izango da Oiartzunen. Herri Musika Eskolako dultzainero eta danbor-joleekin batera, Lizarra, Alberite (Erriox...
Herri Musikaren Txokoak 10 urte bete dituela ospatzeko, Soinuenea aurten antolatzen ari den ekitaldiekin lotuta, bihar Dultzaineroen Topaketa izango da Oiartzunen. Herri Musika Eskolako dultzainero eta danbor-joleekin batera, Lizarra, Alberite (Errioxa), Deba eta Hernaniko musika eskoletakoak izango dira plazan, beraien dultzaina, gaita, xirolarru eta danborrekin. Biharko prestatutako egitaraua hau da:
- 10:00etan. Elkarretaratzea eta bisita Soinuenea-Herri Musikaren Txokoan.
- 12:00etan. Kalejira Oiartzungo plazan eta inguruko kaleetan.
- 13:00etan. Eskoletako ikasleen emanaldia Kontzejupean.
- 14:30ean. Bazkaria Girizia elkartean.