Berandu eta lekuz kanpo
Santi Angulo, LABeko afiliatua. “Langabezia tasarekin kezkatuta azaltzen zaigu alderdi sozialista eta udal gobernuari enplegu-politika sustatzeko proposamena egin dio. Nik ez dakit, une honetan, PSOEk berak zorpean utzitako udalak zer ahalmen ekonomiko eta zein eskumen dituen hori aurrera eramateko, baina, berandu datorrela iruditzen zait, krisi ekonomikoak luze joko duelako eta PPren erreformak lan baldintzak enpresarien eskuetan utzi dituelako. Zazpi urtez egon da PSOE Madrilgo gobernuan, garai onetan eta garai txarretan, eta langabezia tasa igoz joan da, eta ez du langileen egoera hobetzeko ezer egin. Hala ere, enpresarioen aldeko lege aldaketak onartu ditu, azpikontratazioa bultzatu du, proiektu handi-manditan dirutza xahutu du, bankuei dirua eman die haien zorrak estaltzeko, ustelkeria kasuetan buru-belarri murgilduta ibili da… Bi urte luze daramatza Gasteizko gobernuan, garai txarretan, eta proiektu handitan xahutu du dirutza, hemengo gehiengo sindikala baztertu du, beti enpresarien defentsan azaldu da, PPk ezarritako erreformaren aurrean ez du ezertxo ere egin (Euskal Herrian gobernukideak dira, jakina)… PSOEk orain arte aukera handiak izan ditu egoera hau eman ez zedin zerbait egiteko, baina denbora galdu du. Alternatibak bazeuden eta badaude, Islandiakoa kasu; nonbait, Greziaren bidetik joatea nahiago dute. Euskal Herrian laugarren greba orokorraren deia egin da. Aspaldian gaude egoera ekonomikoaz haserretuta. Egoera gero eta latzagoa da. Egunero [...]
Santi Angulo, LABeko afiliatua. “Langabezia tasarekin kezkatuta azaltzen zaigu alderdi sozialista eta udal gobernuari enplegu-politika sustatzeko proposamena egin dio.
Nik ez dakit, une honetan, PSOEk berak zorpean utzitako udalak zer ahalmen ekonomiko eta zein eskumen dituen hori aurrera eramateko, baina, berandu datorrela iruditzen zait, krisi ekonomikoak luze joko duelako eta PPren erreformak lan baldintzak enpresarien eskuetan utzi dituelako.
Zazpi urtez egon da PSOE Madrilgo gobernuan, garai onetan eta garai txarretan, eta langabezia tasa igoz joan da, eta ez du langileen egoera hobetzeko ezer egin. Hala ere, enpresarioen aldeko lege aldaketak onartu ditu, azpikontratazioa bultzatu du, proiektu handi-manditan dirutza xahutu du, bankuei dirua eman die haien zorrak estaltzeko, ustelkeria kasuetan buru-belarri murgilduta ibili da…
Bi urte luze daramatza Gasteizko gobernuan, garai txarretan, eta proiektu handitan xahutu du dirutza, hemengo gehiengo sindikala baztertu du, beti enpresarien defentsan azaldu da, PPk ezarritako erreformaren aurrean ez du ezertxo ere egin (Euskal Herrian gobernukideak dira, jakina)…
PSOEk orain arte aukera handiak izan ditu egoera hau eman ez zedin zerbait egiteko, baina denbora galdu du. Alternatibak bazeuden eta badaude, Islandiakoa kasu; nonbait, Greziaren bidetik joatea nahiago dute.
Euskal Herrian laugarren greba orokorraren deia egin da. Aspaldian gaude egoera ekonomikoaz haserretuta. Egoera gero eta latzagoa da. Egunero ikusten ditugu ehunka langile kanporatuak, bankuei beraiek sortutako krisia estaltzeko dirua ematen dieten bitartean. Oraingo erreformak langileriak lortutako eskubideak eta lan baldintzak ezabatu eta aurreko mendearen hasierara eramaten gaitu.
Hala eta guztiz ere, egun, Euskal Herrian ere badago alternatiba, independentzia. Espainiak hondamendira garamatza. Geure sistema ekonomikoaren jabe egin ezean zulora goaz. Beraz, nahitaezkoa zaigu independenteak izatea eta horretara jo behar dugu. Martxoaren 29an denok kalera!”.