Ekialdebus autobusen aldaketak Irunen eta ordutegi berriak
E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso ind...
E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik)
- Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira.
E24 (Irun-Ibaeta-Amara)
- Ordutegiak: 07:15ean eta 08:15ean abiatzen da Gipuzkoa etorbidetik. Hondarribitik abiatzen den E23arekin elkartzen denean, E28 izena hartzen du. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Gipuzkoa etorbidetik abiatu baino lehenago E28 pasatzen ez den geltokietatik pasatzen da: Belaskoenea, Aldabe mendia, Gibeanaka, Gurutze Gorria eta Colon pasealekua.
E25 (Irun-Hondarribia)
- Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Udalak eskatuta ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jeisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean.
E26 (Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia)
- Aldizkotasuna: Ordu erdiro, salbuespenetan ezik. Lehen orduro zen. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Irunen geltoki berriak izango ditu: Oinaurre eta Elizatxo 54 (Donostiako norabidean), eta Oinaurre, Belaskoenea y eta Letxunborro etorbidea (Irungo norabidean).
E27 (Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia, larunbat, igande eta jaiegunetan)
- Aldizkotasuna: Ordu erdiro; lehen orduro zen. (Ordutegia)
E78 (gauekoa, larunbatetan)
- Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. (Ordutegia)
- Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten du, Larreaundiraino.