Txartel bakarraren alde egin du plenoak aho batez
Herri barneko garraioa txartel bakarrean integratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetza hitzarmen proposamena aho batez onartu du plenoak azken osoko bilkuran. Halaber, FEMP Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan baja ematea onartu zuen asteartean Udalbatzak, Bildu koalizioa eta EAJ alderdiaren aldeko botoekin. PSE-EE eta PP alderdiek proposamenaren kontra egin zuten eta Errenteriako Ezkerrako zinegotziak, berriz, abstentzioaren alde egin zuen. Bikoizketak ekidin FEMPren erabilera “urria” izanik ere, bertatik irteteko proposamena federazioaren “abizenak” sortu ez ote duen galdetu zuen Errenteriako Ezkerrako zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, eta aniztasunaren alde egin zuen ondoren. PPko Jose Manuel Herzogek, erabakia hartzeko “une egokia” ez dela, eta atzeratuta, udalak “irudi toleranteagoa” izango lukeela gaineratu zuen. EAJko Maite Peñak, berriz, “bikoizketa” dagoela nabarmendu zuen: “Eudelek egiten du dagoeneko FEMPek egin dezakeena, bikoizketa da, beraz. Askoz ere handiagoa da, gainera, udalak egiten duen Eudelen erabilera. Guztira, 2.400 euro ordaintzen ditu udalak FEMPen egoteagatik. Diru hori, lanpostuak sortzeko erabiliko da, eta ez du langabeziaren arazoa konponduko, baina egoki ikusten dugu hartara dedikatzea”. PSE-EEko Jose Angel Rodriguezentzat, “hutsegite larria” da erabakia, eta bikoizketa dagoela ukatu zuen: “FEMP Espainiako Estatu mailako erakundea den bitartean, Eudel Euskal Autonomia Erkidego mailakoa delako”. Erabakiaren atzean “ideologia” dagoela esan zuen Rodriguezek udalbatzarrean. Bildu koalizioaren [...]
Herri barneko garraioa txartel bakarrean integratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetza hitzarmen proposamena aho batez onartu du plenoak azken osoko bilkuran. Halaber, FEMP Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan baja ematea onartu zuen asteartean Udalbatzak, Bildu koalizioa eta EAJ alderdiaren aldeko botoekin. PSE-EE eta PP alderdiek proposamenaren kontra egin zuten eta Errenteriako Ezkerrako zinegotziak, berriz, abstentzioaren alde egin zuen.
Bikoizketak ekidin
FEMPren erabilera “urria” izanik ere, bertatik irteteko proposamena federazioaren “abizenak” sortu ez ote duen galdetu zuen Errenteriako Ezkerrako zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, eta aniztasunaren alde egin zuen ondoren. PPko Jose Manuel Herzogek, erabakia hartzeko “une egokia” ez dela, eta atzeratuta, udalak “irudi toleranteagoa” izango lukeela gaineratu zuen.
EAJko Maite Peñak, berriz, “bikoizketa” dagoela nabarmendu zuen: “Eudelek egiten du dagoeneko FEMPek egin dezakeena, bikoizketa da, beraz. Askoz ere handiagoa da, gainera, udalak egiten duen Eudelen erabilera. Guztira, 2.400 euro ordaintzen ditu udalak FEMPen egoteagatik. Diru hori, lanpostuak sortzeko erabiliko da, eta ez du langabeziaren arazoa konponduko, baina egoki ikusten dugu hartara dedikatzea”.
PSE-EEko Jose Angel Rodriguezentzat, “hutsegite larria” da erabakia, eta bikoizketa dagoela ukatu zuen: “FEMP Espainiako Estatu mailako erakundea den bitartean, Eudel Euskal Autonomia Erkidego mailakoa delako”. Erabakiaren atzean “ideologia” dagoela esan zuen Rodriguezek udalbatzarrean.
Bildu koalizioaren bozeramaile Garazi Lopez Etxezarretak, proposamena bikoizketa zegoela ikusita egin dutela nabarmendu zuen. Horrekin batera, lurraldetasunari begira ere egindakoa badela gaineratu zuen, “lurraldetasunari dagokionez, besteak beste, Eudeli ibilbidea egitea falta bazaio ere”.