Turismoak gora egin du Irunen eta Hondarribian
Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011n batez beste, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egin zutenen gaualdi kopurua 2010....
Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011n batez beste, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egin zutenen gaualdi kopurua 2010. urtekoaren berbera den arren, denboraldi baxuko turismoa igo zela nabarmendu du garapenerako erakundeak. Horregatik, Irungo turismo bulegoak, eta Hondarribiko beste biek, 49.000 lagunen bisita jaso zuten, 2010ean baino 2.000 gehiago.
Hala, bisitarien jatorriari dagokionez, Madrildik (Espainia), eta Valentzia zein Bartzelonatik (Herrialde Katalanak) hurbildu ziren batez ere Bidasoaren hegoaldeko bi herrietara. Era berean, Frantziako bisitari ugari ere egon zela azaldu du Bidasoa Bizirik-ek.
Erakargarritasunak
Horiek horrela, eskualdeko gastronomiak, naturak eta kulturak erakarri zituzten turista gehienak, baina horietaz gain, enogastronomiak, surfak, euskal kostaldeak eta negozio turismoak indarra hartu zuten, Bidasoa Bizirik-en arabera.

