Euzkadiko Gudontzidiari omenaldia egingo diote San Pedroko ‘Mater’ ontzian
Matxitxakoko lurmuturreko gudaren 75. urteurrena beteko da datorren astelehenean, hilaren 5ean. Horren harira, Itsas Gela elkartearen Mater itsasontzi musoan omenaldia egingo diote Euzkadiko Gudaontzidiari. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta Matxitxako elkarteak eta Untzi Museoaren laguntzarekin egingo dute Itsas Gelakoek omenaldia. Pasaiako hainbat erakundetako ordezkariak ere izango dira omenaldian. 1937ko martxoaren 5ean izan zen Matxitxakoko guda. Bertan, frankisten Canarias izeneko ontziak (10.000 tona eta 1.000 soldaduko eskifaia zuen), Euzko Gudontzidia erasotu zuen: Galdames ontzia babesten ari ziren euskal ontziak, Baionatik Bilbora bidean. Bertan, besteak beste, Nabarra boua gogor erasotu, eta hondoratu zuten. Euzko Gudontzidiko ontziak arrantza ontzi izandakoak ziren, gerrarako prestatuak. Egun, ez dago guda horretan parte hartu eta bizi denik. Bizirik zegoen gudari bakarra, Juan Telletxea ibarrangeluarra, iazko abenduan hil zen, 94 urte zituela. Armadaren muina, Pasaiakoa Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1936an Euzkadiko Gudontzidia. Errepublikarren armadari itsas trafikoa eta arrantza lanak babesten laguntzeko, eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko sortu zuten gerra ontzi taldea. Itsas armada hori osatzeko 50 arrantza ontzi, gerra ontzi bihurtu zituzten. Pasaiakoak, Donostiakoak, Mutrikukoak Bilbokoak eta Ondarroakoak ziren batez ere ontzi horiek. Horrela, armada horretako ontzi nagusienek Pasaiakoa zuten jatorria. Donibaneko PYSBE enpresarenak izandako lau bakailao ontzi ziren armadaren ontzi nagusienak: Gipuzkoa (gerraontzi bihurtu [...]
Matxitxakoko lurmuturreko gudaren 75. urteurrena beteko da datorren astelehenean, hilaren 5ean. Horren harira, Itsas Gela elkartearen Mater itsasontzi musoan omenaldia egingo diote Euzkadiko Gudaontzidiari. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta Matxitxako elkarteak eta Untzi Museoaren laguntzarekin egingo dute Itsas Gelakoek omenaldia. Pasaiako hainbat erakundetako ordezkariak ere izango dira omenaldian.
1937ko martxoaren 5ean izan zen Matxitxakoko guda. Bertan, frankisten Canarias izeneko ontziak (10.000 tona eta 1.000 soldaduko eskifaia zuen), Euzko Gudontzidia erasotu zuen: Galdames ontzia babesten ari ziren euskal ontziak, Baionatik Bilbora bidean. Bertan, besteak beste, Nabarra boua gogor erasotu, eta hondoratu zuten. Euzko Gudontzidiko ontziak arrantza ontzi izandakoak ziren, gerrarako prestatuak. Egun, ez dago guda horretan parte hartu eta bizi denik. Bizirik zegoen gudari bakarra, Juan Telletxea ibarrangeluarra, iazko abenduan hil zen, 94 urte zituela.
Armadaren muina, Pasaiakoa
Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1936an Euzkadiko Gudontzidia. Errepublikarren armadari itsas trafikoa eta arrantza lanak babesten laguntzeko, eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko sortu zuten gerra ontzi taldea.
Itsas armada hori osatzeko 50 arrantza ontzi, gerra ontzi bihurtu zituzten. Pasaiakoak, Donostiakoak, Mutrikukoak Bilbokoak eta Ondarroakoak ziren batez ere ontzi horiek.
Horrela, armada horretako ontzi nagusienek Pasaiakoa zuten jatorria. Donibaneko PYSBE enpresarenak izandako lau bakailao ontzi ziren armadaren ontzi nagusienak: Gipuzkoa (gerraontzi bihurtu aurretik Mistral izena zuen), Araba (Hispania), Bizkaya (Euzkal Erria) eta Nabarra (Vendaval).