Cafes Aitonaren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek
Cafes Aitona B laugarrena da sailkapenean. Eta Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak aurrean izango du bihar, 18:15ean, Elorsoron. Partida gogorra izango dute etxekoek. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak azkenaurrenak dira 14 punturekin. Azkeneko ...
Cafes Aitona B laugarrena da sailkapenean. Eta Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak aurrean izango du bihar, 18:15ean, Elorsoron. Partida gogorra izango dute etxekoek. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak azkenaurrenak dira 14 punturekin. Azkeneko taldeak ere, Mondragon Unibertsitateak, puntu berdinak ditu.
Gazteen Partaidetza Mailako A Taldean, Saskilagunak-ek GX Easo 94 taldea izango du aurrean, bihar 16:30ean, Elorsoron. Taldeko liderra da Easo, eta oiartzuarrak hirugarrenak dira.
B Taldean, berriz, Oarsoaldeko derbia jokatuko du Saskilagunak-ek, etzi, 12:00etan, Elorsoron. Oiartzuarrak baino bi postu beherago daude errenteriarrak (oiartzuarrak zortzigarrenak dira, eta errenteriarrak hamargarrenak).
Kadeeetan (partaidetza, neskak), partida garrantzitsua dute oiartzuarrek. Saskilagunak sailkapeneko azkenaurreko taldea da, eta Aldapeta-Txirrita koska bat gorago dago. Baina bi taldeek puntu berdinak dituzte: lau. Partida etzi jolastuko dute, 12:00etan, Elorsoron.