Bertsotan, Euskararen Hilabetearen baitan
Bertso afaria antolatu dute Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak elkarteak, hilaren 16an, Merkatu Zaharrean. Bertsoen arteko ekitaldia, Euskararen Hilabetearen baitan antolatu dute bi elkarteek. Bertan ariko dira besteak beste, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariak. Gaualdia 20:00etan hasiko da triki-aperitifarekin. Ttrikitilariek alaitutako zintzur-bustitzea izanen da, txistor erre pixka batekin. Ondotik, 21:00etan, afaria izanen da, honako menu honekin: bakailaoa piperradarekin,aAhate-bularkia patata frijituekin, ardi gasna, pastiza, kafea eta patxarana, hori guztia Hendaiako sagarno txotxak lagunduta. . 16 urte beherakoentzat 16 euroan salgai dira sarrerak, eta gainontzekoentzat, 20 euroan. Erreserbak martxoaren 9ra arte egin daitezke asko jota, eta horretarako Turismo Bulegora, Besta Komitera edota Bertsularien Lagunak elkartera (0559541504) jo dezakete interesatuek.
Bertso afaria antolatu dute Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak elkarteak, hilaren 16an, Merkatu Zaharrean. Bertsoen arteko ekitaldia, Euskararen Hilabetearen baitan antolatu dute bi elkarteek. Bertan ariko dira besteak beste, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariak.
Gaualdia 20:00etan hasiko da triki-aperitifarekin. Ttrikitilariek alaitutako zintzur-bustitzea izanen da, txistor erre pixka batekin. Ondotik, 21:00etan, afaria izanen da, honako menu honekin: bakailaoa piperradarekin,aAhate-bularkia patata frijituekin, ardi gasna, pastiza, kafea eta patxarana, hori guztia Hendaiako sagarno txotxak lagunduta. .
16 urte beherakoentzat 16 euroan salgai dira sarrerak, eta gainontzekoentzat, 20 euroan. Erreserbak martxoaren 9ra arte egin daitezke asko jota, eta horretarako Turismo Bulegora, Besta Komitera edota Bertsularien Lagunak elkartera (0559541504) jo dezakete interesatuek.