Aldarrikapen ozenak emakumeen eskubideen aldeko egunean
Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak: - Emakume ijitoen arteko topake...
Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak:
– Emakume ijitoen arteko topaketa, Romi ijitoen elkartearen egoitzan (Jose Egino 8-10, atzealdea, 10:00-17:00)
– Meza eta bazkaria Argoiak elkartearen eskutik. Meza, zendutako bazkide eta horien senideen omenez Larreaundiko San Jose parrokian (12:00), eta bazkaria Atalaia jatetxean 14:00etan 30 euroan.
– Irungo Udalak eta gainontzeko eragileek deituta kontzentrazioa, 19:00etan Zabaltza plazan, Martxoak 8 egunero izan beharko luke lemapean.
– Txingudi Antisexistak (TAS) eta Irungo Bilgune Feministak deituta, manifestazioa Zabaltza plazatik San Juan plazara (19:30).