Urruntze agindua apurtzeagatik gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun urruntze agindua apurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, agindu hori dela eta, bikotekide ohiarengana 200 metrora baino gutxiagora ezin zuen hurbildu atxilotutakoak, baina bikotekid...
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun urruntze agindua apurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, agindu hori dela eta, bikotekide ohiarengana 200 metrora baino gutxiagora ezin zuen hurbildu atxilotutakoak, baina bikotekide ohiaren lantoki inguruan atzeman zuen ertzaintzaren patruila batek. Identifikatu ostean, atxilotu egin zuten gizona, urruntze agindua apurtzea egotzita.