Sanpedrotarrak puntu bat lortu du Tolosaren kontra
Erregional Preferente Mailako Sanpedotarrak berdinketa lortu zuen larunbat arratsaldean Tolosaren aurka Txintxerren jokatutako partidan (1-1). Jaitsiera postuetatik ahal bezain pronto urruntzeko puntu bat gutxi dirudi, baina ez dago gaizki kontuan izat...
Erregional Preferente Mailako Sanpedotarrak berdinketa lortu zuen larunbat arratsaldean Tolosaren aurka Txintxerren jokatutako partidan (1-1). Jaitsiera postuetatik ahal bezain pronto urruntzeko puntu bat gutxi dirudi, baina ez dago gaizki kontuan izaten badugu aurrean sailkapeneko hirugarrena zegoela. Beste astebetez, hamalaugarren tokian jarraituko du Sanpedrotarrak, 17 punturekin. Aurretik Lengokoak du (5 puntura), eta atzetik Dunboa-Eguzki (2 puntura); irundarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Usurbilen (2-4), eta datorren asteburuan jokatuko den 22. jardunaldian sailkapeneko azken bigarren izaten utzi nahiko dute, pasaitarren kontura.
San Pedrokoek Ostadarren zelaian jokatuko dute hurrengo partida. Lasartearrak sailkapeneko bigarren tokian daude, 49 punturekin, liderrak baino bat gutxiago.

