Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatuko dute biharko plenoan
Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkeztuta, Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatzen duen mozioa landuko du bihar Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkurak. Errenteriako Ezkerrak hilaren 15ean iragarri zuen otsaileko udalbatzarrean espresuki Mari ...
Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkeztuta, Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatzen duen mozioa landuko du bihar Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkurak. Errenteriako Ezkerrak hilaren 15ean iragarri zuen otsaileko udalbatzarrean espresuki Mari Carmen Marquezen familiari babesa adierazi eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko mozio bat aurkeztuko zuela.
Ezker Anitzak Kutxabankeko ordezkarien jarrera salatu zuen orduan: “Abenduaren 30ean finantza erakundeko zuzendariekin bildu ziren, eta Marquezen sendiak hainbat proposamen egin zituen irtenbide bat emateko. Erantzun bakarra etxebizita uzteko agindua izan da”.
Beraunen bizi den Marquez Perez familiak martxoan utzi beharko du etxea. Izan ere hilaren hasieran bere gurasoek etxea uzteko 30 eguneko epea zutela jakinarazi zioten Mari Carmen Marquezi gutun bidez.

