Irrien lagunak egitasmoa aurkeztuko dute ostegun honetan
Irrien Lagunak klubak bilera irekia antolatu du ostegun honetarako Lezoko Kultura Aretoan. Aisialdi egitasmoaren aurkezpena egingo dute Porrotx pailazoak eta SorGunea taldekoek, 19:00etatik aurrera. Proiektu hori “hezitzailea, euskalduna, herrita...
Irrien Lagunak klubak bilera irekia antolatu du ostegun honetarako Lezoko Kultura Aretoan. Aisialdi egitasmoaren aurkezpena egingo dute Porrotx pailazoak eta SorGunea taldekoek, 19:00etatik aurrera. Proiektu hori “hezitzailea, euskalduna, herritarra eta parte hartzailea” dela diote klubeko arduradunek, eta helburuak honakoak dira: Herrigintza sarea indartzea, euskal komunitatea trinkotzea, kultura sustatzea, parte hartze eta berdintasun ereduak sozializatu eta praktikan jartzea, eta herria biziberritzea.