
Aurreko jaitsiera Hondarribikoa izan zen, otsailaren 11n. Irudian, 'San Juan' trainerua.
Traineru sasoia prestatzeko hirugarren traineru estropada egingo dute gaur Orion, XVIII. Oriako Traineru Jaitsiera. Bertan 57 traineruk parte hartuko dute 17:00etan hasiko den estropadan. Horietatik 11 Oarso Bidasokoak izango dira. Honakoak dira: emakumeen Senior Mailan Hibaika, Hondarribia eta San Juan aterako dira; gizonen Senior Mailan, berriz, Hondarribia A, Hondarribia, B, Hondarribia C, Trintxerpe-Illunbe, San Juan A, San Juan B, San Pedro A eta San Pedro B. Erlojuaren kontrako estropada da, eta traineruak minuturo aterako dira 6.000 metroko jaitsiera egiteko (ez dago ziabogarik).