Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita, etzi
Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita antolatu du Hondaek, ondarearen aldeko elkarteak, etzirako. 10:00etan aterako dira Zumarditik eta irteerak bi ordu iraungo du. Bertara joateko mendiko botak eramatea gomendatu dute. Ondarearen alde H...
Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita antolatu du Hondaek, ondarearen aldeko elkarteak, etzirako. 10:00etan aterako dira Zumarditik eta irteerak bi ordu iraungo du. Bertara joateko mendiko botak eramatea gomendatu dute.
Ondarearen alde
Hondae Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea duela hilabete aurkeztu zuten. Elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu.
Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mintegiak, tailerrak, bisita gidatuak, argitalpenak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte, besteak beste.
Lehenengo mintegian, Zuloaga Etxean, Pia Alkain, Hondarribiko azken 25 urteetako hiri arkeologiaz mintzatu zen. Arkeolan fundazioko kide eta elkarteko bazkide da Alkain, eta 1990eko Euskal Kulturaren Ondare Legea gogorarazi zuen solasaldian.