Japoniako dastatze afariak proposatu ditu Alamedak
Alameda jatetxeak Japoniako bi afari proposatu ditu gaurko eta biharko Hondarribian. Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara japoniarrak izango dira Gorka Txapartegiren Alameda jatetxeko sukaldean, eta Japoniako jardunaldiekin, beste gastronomia kulturak ezagutzeko aukera eman nahi dute. «Japoniako sukaldaritza munduko garrantzitsuenetakoa da, beti harritzen zaitu, eta gai batzuetan gurekin harreman zuzena dauka. Gainera, guretzako ohore bat da Ishiura gure artean egotea. Hemen ikasten egon zen, eta bere herrian ere arrakasta handia dauka», azaldu du Gorka Txapartegik, Alameda jatetxeko sukaldariak. Sukaldarien erakustaldia Urteak dira Hondarribiko Alameda jatetxean Japoniako sukaldari gazteak prestatzen dituztela. Takafumi Ishiura sukaldariak denbora luzez lan egin zuen bertan, eta euskal sukaldaritzaz, produktuaren garrantziaz eta plateraren protagonismoaz asko ikasi zuen. Ishiurak ezaugarri horiek bildu ditu Ishikawa hirian sukaldariak duen jatetxean, eta Euskal Herrian ikasitakoa txertatzen saiatzen da. Hala, Japoniako menuak bertako ezaugarriekin osatzen ditu. Takahiro Kozihara sukaldariak, berriz, bere herrialdeko sukaldaritzaren esentzia proposamen berezi batekin azalduko du. Koziharak Euskal Herriko kultura gastronomikoa atsegin du, eta harekin kontaktuan izan da beti. Dastatze afariez gain, Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara sukaldariek gaur eta bihar eskainiko duten menuko plateren bat jatetxeko salan bertan egingo dute, erakustaldi gisa. Afariek 60 euroko prezioa dute, eta erreserba egiteko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 64 27 [...]
Alameda jatetxeak Japoniako bi afari proposatu ditu gaurko eta biharko Hondarribian. Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara japoniarrak izango dira Gorka Txapartegiren Alameda jatetxeko sukaldean, eta Japoniako jardunaldiekin, beste gastronomia kulturak ezagutzeko aukera eman nahi dute.
«Japoniako sukaldaritza munduko garrantzitsuenetakoa da, beti harritzen zaitu, eta gai batzuetan gurekin harreman zuzena dauka. Gainera, guretzako ohore bat da Ishiura gure artean egotea. Hemen ikasten egon zen, eta bere herrian ere arrakasta handia dauka», azaldu du Gorka Txapartegik, Alameda jatetxeko sukaldariak.
Sukaldarien erakustaldia
Urteak dira Hondarribiko Alameda jatetxean Japoniako sukaldari gazteak prestatzen dituztela. Takafumi Ishiura sukaldariak denbora luzez lan egin zuen bertan, eta euskal sukaldaritzaz, produktuaren garrantziaz eta plateraren protagonismoaz asko ikasi zuen. Ishiurak ezaugarri horiek bildu ditu Ishikawa hirian sukaldariak duen jatetxean, eta Euskal Herrian ikasitakoa txertatzen saiatzen da. Hala, Japoniako menuak bertako ezaugarriekin osatzen ditu.
Takahiro Kozihara sukaldariak, berriz, bere herrialdeko sukaldaritzaren esentzia proposamen berezi batekin azalduko du. Koziharak Euskal Herriko kultura gastronomikoa atsegin du, eta harekin kontaktuan izan da beti.
Dastatze afariez gain, Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara sukaldariek gaur eta bihar eskainiko duten menuko plateren bat jatetxeko salan bertan egingo dute, erakustaldi gisa. Afariek 60 euroko prezioa dute, eta erreserba egiteko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 64 27 89.
Hiruztako txakolina
Japoniako jardunaldietan, gainera, Hondarribiko Hiruzta txakolinaren lehenengo uzta aurkeztuko dute. Txakolina herriko mahatsarekin egin dute. Horrela, urte askoan alde batera utzita egon den herriko txakolinaren tradizioa berreskuratu nahi dute, eta Japoniako jakien erakustaldia baliatuko dute horretarako.