Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriako eta Pasaiako 24 denda izango dira stock azokan

Pagotxak. Horixe aurkitu ahal izango dituzte bisitariek asteburuan stock azokan. Bihartik igandera bitartean 24 erakustoki egongo dira jarrita Merkatuzarren, eta askotariko produktuak merke erosteko aukera izango da. Beste urte batez, eta dagoeneko zazpigarrenez antolatu dute azoka Errenteria-Oreretako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkatarien elkarteek. Iaz baino bi denda gehiagok hartuko dute parte aurten, eta produktuei dagokienez, batik bat modarekin lotutakoak ikusi ahal izango dira erakustokietan: arropa eta oinetakoak, osagarriak, azpiko arropa, goi mailako imitaziozko bitxiak… Horiek guztiak denboraldiko produktuak dira, merkealdiaren ostean saldu ez direnak eta biltegian geratu direnak. Horiei irtenbide bat ematea da azokaren helburua. Produktuak merke-merke eskainiko dituzte, %60tik gorako beherapenak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Dendei gutxienez beherapen hori egitea eskatzen diete, beraz, hortik gorako deskontuak ere aurkituko dituzte bisitariek. Horrelako aukerekin jendea animatzea espero dute antolatzaileek. Iaz 4.000 lagunek bisitatu zuten azoka, eta aurten gehiago izatea espero dute, inguruan ez dagoelako halakorik. Hain zuzen, beste azoken data berean ez egiten saiatu dira antolatzaileak. La Perlarako sarrerak Aurten ez dute tabernarik jarriko Merkatuzarren, eta horrenbestez, ez dute kafea doan hartzeko aukerarik izango bisitariek. Horren partez, baina, Donostiako La Perla talasoterapiara joateko sei sarrera (hiru sarrera, bakoitzari bina) zozkatuko dituzte bisitarien artean. Sarrerak euro bat balio du. Dendez [...]

admin
Bidasoa
2012/02/23

Pagotxak. Horixe aurkitu ahal izango dituzte bisitariek asteburuan stock azokan. Bihartik igandera bitartean 24 erakustoki egongo dira jarrita Merkatuzarren, eta askotariko produktuak merke erosteko aukera izango da. Beste urte batez, eta dagoeneko zazpigarrenez antolatu dute azoka Errenteria-Oreretako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkatarien elkarteek.

Iaz baino bi denda gehiagok hartuko dute parte aurten, eta produktuei dagokienez, batik bat modarekin lotutakoak ikusi ahal izango dira erakustokietan: arropa eta oinetakoak, osagarriak, azpiko arropa, goi mailako imitaziozko bitxiak…

Horiek guztiak denboraldiko produktuak dira, merkealdiaren ostean saldu ez direnak eta biltegian geratu direnak. Horiei irtenbide bat ematea da azokaren helburua.

Produktuak merke-merke eskainiko dituzte, %60tik gorako beherapenak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Dendei gutxienez beherapen hori egitea eskatzen diete, beraz, hortik gorako deskontuak ere aurkituko dituzte bisitariek.

Horrelako aukerekin jendea animatzea espero dute antolatzaileek. Iaz 4.000 lagunek bisitatu zuten azoka, eta aurten gehiago izatea espero dute, inguruan ez dagoelako halakorik. Hain zuzen, beste azoken data berean ez egiten saiatu dira antolatzaileak.

La Perlarako sarrerak
Aurten ez dute tabernarik jarriko Merkatuzarren, eta horrenbestez, ez dute kafea doan hartzeko aukerarik izango bisitariek. Horren partez, baina, Donostiako La Perla talasoterapiara joateko sei sarrera (hiru sarrera, bakoitzari bina) zozkatuko dituzte bisitarien artean. Sarrerak euro bat balio du.

Dendez gain, ile-apaindegi bat ere egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Stock azoka 17:00etan zabalduko dute bihar 20:00ak arte. Etzi eta igandean egun osoz egongo da irekita: 10:00etatik 20:00etara.

Dendak

  • Pasaia. Modas Molona (Trintxerpe), Mendiola zapata denda (Trintxerpe), Maria Jesus mertzeria (Trintxerpe), Battura (Trintxerpe), Rumax ile apaindegia (Trintxerpe), Karmele (Trintxerpe), Argi Boutique (Antxo), Nautica Muro (Antxo), Decoro (Antxo) eta Elosegi (Antxo).
  • Errenteria-Orereta. Susperregi, Casamayor, Naiz, Bambola, Arry, Halaxe moda, Goxo-goxo lentzeria, Hache Boutique, Kalima, Marigorri, Amy, Naïf, Diskparate eta Family Company.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.