Batzarra eta manifestazioa deitu du LABek gaurko, zerbitzu publikoen alde
Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio egunarekin bat egin du LABek, eta ondorioz, euskal sindikatuko sektore publikoko delegatuek batzarra eta manifestazioa egingo ditu...
Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio egunarekin bat egin du LABek, eta ondorioz, euskal sindikatuko sektore publikoko delegatuek batzarra eta manifestazioa egingo dituzte, gaur, Irunen. Batzarra 10:00etan hasiko da, eta 11:30ean manifestazioa egin dute, Ospitale Zaharretik Nazioarteko zubira arte. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak ere parte hartu du.
Galder Sierra Oarso Bidasoko LABeko kideak azaldu duenez, “irakaskuntzako, administrazioko… delegatuen batzarra” izango da lehenik, eta Nazioarteko zubira ailegatzean, horiek, “zerbitzu publikoen eta lan erreformaren gaineko irakurketa” egingo dute.
Egoera ‘kritikoa’
Sierrak adierazi duenez, gaur egungo egoera “kritikoa” da. Izan ere, “krisi ekonomikoaren ondorioz, administrazioak murrizketak” jasaten ari dela salatu du, eta horiek langileen lan baldintzetan batez ere ematen direla argudiatu du: “Azken aldian persepktiba hori dekretuen bidez aplikatzen ari dira”.
Gainera, martxoan, zerbitzu publikoen gaineko finantzaketari dagokion dekretu berri bat onartuko dutela salatu du. Horrek “kezka” eragin die sindikatukoei, ez baitute horren gaineko informazio gehiago jaso.