Antxotarrek anbulatorio berria ezagutu dute
Laudorio hitzak besterik ez dira entzun gaur goizean Antxoko Usozko eremuan jarri duten anbulatorio berrian. Herritarrek gaur izan dute aukera osasun azpiegitura bisitatzeko, eta bertan izan direnek eraikinaren espazioa, argitasuna eta baldintza egokiak nabarmendu dituzte. Gaur ateak zabaldu dizkie herritarrei anbulatorioak, baina astelehenean hasiko da martxan. Gaurko ekitaldian Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan dira, Amaia Agirregabiria alkatea buru zutela. Horrez gain, Osakidetzako arduradunak ere izan dira bertan.
Laudorio hitzak besterik ez dira entzun gaur goizean Antxoko Usozko eremuan jarri duten anbulatorio berrian. Herritarrek gaur izan dute aukera osasun azpiegitura bisitatzeko, eta bertan izan direnek eraikinaren espazioa, argitasuna eta baldintza egokiak nabarmendu dituzte. Gaur ateak zabaldu dizkie herritarrei anbulatorioak, baina astelehenean hasiko da martxan.
Gaurko ekitaldian Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan dira, Amaia Agirregabiria alkatea buru zutela. Horrez gain, Osakidetzako arduradunak ere izan dira bertan.











