Konturatu orduko, badoaz
Herri bakoitzean bere erara ospatu dituzte inauteriak asteburuan. Gaur, berriz, mozorroen festari agur
esateko hainbat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Irunen eta Lezon
Sutan desegingo dira gaur arratsean inauteriak. Lezon Trapujale epaituko dute, eta ziur errudun izendatuko dutela herritarrek, inauteriak bitartean bereak eta bi egin dituelako herrian. Erretzera kondenatuko dute. Errenteria-Oreretan, berriz, sardina Oiartzun ibaira botako dute, inauteriek hondoa jo dutela esateko. Irunen, berriz, zanpantzarrari su emango diote aratusteen azken orduak direla iragartzeko. Gaur bukatuko da mozorroen festa handia Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan (ondoko koadroan daude gaurko ekitaldiak).
Errenteria-Oreretan, ostiralean, herriko hainbat ikastetxek desfileak egin zituzten Erdialdeko kaleetatik. Horrez gain, Jaiki Orereta Kultur Elkartearen ekimenez, euskal mitologiako pertsonaiei buruzko erakusketak jarri zituzten Erdialdeko tabernetan. Konpartsen desfileak ere izan ziren larunbat arratsaldean eta herenegun eguerdian.
Irunen, Kemen dantza taldearen euskal inauteria egin zuten larunbat eguerdian: 300 parte hartzaile izan ziren bertan, horietatik 250 haurrak, euren gurasoek lagunduta. Horrez gain, bai larunbatean baita herenegun ere, goizean puskak biltzen ibili ziren Irungo baserrietatik hainbat talde. Laurunbatean eta herenegun arratsaldean konpartsen desfileak izan ziren.
Hondarribian, Emeki elkartearen ekimenez, herritarrak larunbatean ibili ziren Hondarribiko baserrietatik inauteri giroa jartzen, eta ondoren, bazkaria egin zuten elkartearen egoitzan.
Lezo, Antxo eta Oiartzun
Larunbat eta igandean inauterien egitarau ofizialaren barruko ekimenik ez zen izan Lezon. Ostegunean eta ostiralean, ordea, gogotsu abiatu zituzten festak. Ostegunean, Trapujaleren etorreraz gain, Trapujale Saria eman zioten Martizkone baserriko kideei, egiten duten lanaren ordainetan. Ostiral goizean Herri Eskolako eta Lizeoko ikasleek ikuskizunak egin zituzten herritik zehar. Eta gauean, Euskal Dantzazaleen ekimenez, Akelarre Gaua egin zuten.
Antxon, berriz, urpera sartu ziren herritarrak. Gazte Asanbladako kideen deiari jarraituz, buzoak, olagarroak, Bob Esponja eta bestelako urpeko pertsonaiek osatu zuten gazteen larunbat arratseko konpartsa. Iluntzean, afaria egin zuten Kultur Etxean. Gainera, hobekien mozorrotu zuten tabernari saria eman zioten: Mimos tabernak irabazi du aurten sari hori.
Oiartzunen, ostiralean Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek desfileekin girotu zituzten kaleak. Larunbatean, berriz, kale ekintza eta kontzertua egin zituzten. Horrez gain, herritar asko mozorroak soinean atera ziren gau giroaz gozatzera. Atzo, Abaraxka ludotekan ospatu zituzten inauteriak.